SISTEMA MOTAK
Galdarek erregai ezberdinekin funtzionatu dezakete, gas naturala, gas propanoa edo gasolioa.
Galdara da, etxe guztian zehar, ur eta berokuntza zirkuitu itxi batetik barrena, beroa sakabanatuko duen ur hori berotzeko arduraduna.
Zer eduki behar da kontuan?
Galdara mota ezberdinen arteko funtsezko ezberdintasuna, behar duten airea hartzeko modua eta ke-hustuketako konduktua dira. Honek zehaztuko du instalazio mota eta inbertsio ekonomikoa.
Galdara hauek energia iturri naturalak erabiltzen dituzte (pelleta edo ezpalak), eta horrexegatik aukera ekonomiko eta ekologikoa da. Berokuntza eta ur bero produkzioko sistema eraginkorra da.
Zeintzuk dira abantailak?
– Energia iturri amaiezin batekin elikatzen da eta kutsadura maila oso baxuak produzitzen ditu.
– Bere eraginkortasun energetikoa ohiko galdarak baino haundiagoa da.
– Energia-gastua beste berokuntza-sistemak baino txikiagoa da nabarmen.
AEROTERMIA energiaren %77raino inguruneko airetik dohain ateratzen duen teknologia garbia da.
Aerotermia sistemak airea-ura moduko bero bonbak dira, udan hozte-sistema, neguan berokuntza-sistema eta urte guztian ur beroa emateko diseinatuak.
Nola funtzionatzen du?
Kanpoaldean generadore bat instalatzen da. Honek, trukatzaile bat tarteko, inguruneko-airea hartzen du, bertatik beroa atera (baita zero azpiko tenperaturetan ere) eta berokuntza edo ur-sistemara bideratzen du.
Hau guztia ziklo termodinamiko baten bitartez lortzen da, zeinak tenperatura oso baxuetan konprimitutako gas-hozgarri bat erabiltzen duen kanpoko airetik beroa ateratzeko.
Aireztapen-sistema bitartez eraikuntza eta etxebizitzetatik ateratzen dugun airearen tenperaturaz baliatzen diren tresnak dira. Aire garbi eta osasungarria ematen dute eta energia kontsumoa nabarmen gutxitzen dute.
Ze onura ditu?
– Energia aurrezpen handia suposatzen dute eta beraz, baita ekonomikoa ere.
– Etxeetako aire kalitatea hobetzen dute, aireztapena optimizatuz eta hezetasuna gutxituz.
– Etxean giro erosoa sortzen dute eta gainera, kanpoko zaraten kontra soinu-isolatzaileak dira.
Sistema honek etxeko azalera gehiena bero iturri bihurtzen du. Aukera oso demandatua da, ez delako altzarien kokapenean enbarazu egin ohi duten erradiadorerik behar eta espazioaren estetika hobetzen du horrek.
Zeintzuk dira abantailak?
Beroaren banaketa oso homogeneoa da, ez bait dator foku konkretu batetik, azalera haundi batetik baizik. Ohiko sistema batek baino energia gutxiago kontsumitzen du eta ez du giroa lehortzen, giro goxo eta eroso bat sortuz.
Gure inguruan berokuntza mota ohikoena dira erradiadoreak. Bere funtzionamendua erraza da, kokatuta dagoen puntutik beroa konbekzioz ingurura igortzen duelarik. Baina mota askotako erradiadoreak daude fabrikatutako materialen arabera eta tenperatura edo erabilitako fluidoaren arabera.
Zergatik aukeratu bata edo bestea?
– Dugun bero-sorkuntza sistema eduki behar da kontutan, gasa edo elektrizitatea den…
– Ze motatako espaziotan nahi dut erabili? Pisu bat den, ze motatako eraikinetan dagoen edo lokal komertzial bata den.
– Ze beroketa-potentzia behar dut?
– Estetika edo praktikotasuna gailenduko da? Ze aurrekontu daukat?
– Kontsulta iezaiguzu.
GURE MARKAK
Lan egiten dugun marka guztiak konfiantza, kalitatea, eta diseinuaren bermea dira, baita merkatuko lehiakorrenak ere.
BAINUGELA BERRITZEA BEHAR DUZU?
ETOR ZAITEZ, AURKITU ZURE ESTILOA
ETA UTZI IEZAIGUZU ZURE IDEA ERREALITATE BIHURTZEN
BAINUGELA BERRITZEA BEHAR DUZU?
ETOR ZAITEZ, AURKITU ZURE ESTILOA ETA UTZI IEZAIGUZU ZURE IDEIA ERREALITATE BIHURTZEN